Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ekinox erakusketa (Agurtzane Anduetza)

ekinox_afitxa

Datak: Martxoaren 20tik apirilaren 3ra arte
Ordutegia
Asteartetik igandera (astelehenetan ITXIA)
Goizez 10:00 – 14:00
Arratsaldez 16:00 – 19:00 (igande arratsaldean ITXIA)
Lekua: Berako Kultur etxean
Eztegara pasealekua, 11
Estreinaldia: martxoaren 19an, larunbata 17:30etan

EKINOX

Istantea da ororen esentzia

Udaberriko ekinozioa (2016/03/20) hartu eta ospatu nahi duen erakusketa, Eguzkia ekuatorearekin ardatz elkarzuta sortzen duen istantea eta Lur osoan egunak eta gauak iraupen bera duten.

Tinta, margolan eta eskulturen bidez, fenomeno hau lantzen du oreka alegoria gisa, istanteko begirada eta etengabeko aldaketaren azpian dagoena. Bata argitasun eta iluntasun arteko etengabeko mugimenduaren pertzepzio pertsonala, bizitzako alderdi guztietan dagoena.

AGURTZANE ANDUETZA

Agurtzane Anduetzari (Iruñea, 1960; Zugarramurdin bizi da) 15 urte zituela argazkilaritzaren grina piztu zitzaion eta bere laborategia muntatu zuen. Geroago, lohia eta marrazketarekin esperimentatu zuen. Eta ondotik, margolanetan, grabatuetan eta bertze medio batzuetan murgildu zen.

Bere lana eklektikoa da eta serie edo instalazioetan taldekatzen da.

Argibide gehiago: www.anduetza.wordpress.com

ERAKUSKETAK ETA BERTZELAKO LANAK

2015

“Eskualdunaren gakoa” liburuaren aurkezpena (Maiatz. Argitaletxea), 50. Durangoko Azokan.
“Eskualdunak, eskualdunok” (instalazioa). Bakarkako erakusketa Larraldean (Amotz-Senpere).
-Baionako literatura solasaldietan parte hartu zuen.

2014
“Poeta eta artista latino-amerikarrak Parisen” erretratu-saila El Sur Kafean (Paris)
“Cita con uno mismo” ikastaroa zuzendu eta eman zuen (Iruñea).

2013
“Museo habitatua” (instalazioa). Sorginen Museoko bakarkako erakusketa (Zugarramurdi).
“Cita con uno mismo” ikastaroa zuzendu eta eman zuen (Burdeos).
– Senpereko Kultur etxeko taldeko erakusketa.

2012

“Olerkia zu zara” (arte instalazioa) Andoni Salamero poetarekin batera Zumarragako Kultur etxean (Gipuzkoa).
“Nabarra” (arte instalazioa) Sorginen Museoko bakarkako erakusketa (Zugarramurdi).

2011

– Salon des independents: saritua (2010eko edizioa), Donibane Lohitzuneko La Rotonden taldeko erakusketa.
– Integrazio Batzordeak antolatutako ongintzako enkantea, bertze batzuekin batera: Basterretxea, Zigor, Partarrieu, Valverde, Bray, Soubelet, Dacosta, etc…
“Horizontala eta borobila” bakarkako erakusketa Kalostrapen (Baiona).
“Bizia gure eskuetan” (arte instalazioa) Larraldean (Amotz-Senpere)
“Sorginen Artean” atzera begirako bakarkako erakusketa. Zugarramurdiko Museoa.

2010
– Prix des Associations, Salón des independents, Villa Ducontenia, Donibane Lohitzune.
– L’Art au Feminin IV, exposición colectiva en Galerie Josette Dacosta Galeriako taldekako erakusketa, Donibane Garazi.
“Herri baten potreta” bakarkako erakusketa. Zugarramurdiko Museoa.
“Agur Senpere” bakarkako erakusketa,  Senpereko Kultur etxea.

2009
“Konspirazio laborategia”, OTEIZA 101 proiektu artiskoaren barrenean. Euskal Etxea, Bartzelona. Taldekako erakusketa.
“Hezkuntza aplikatua” arte instalazioa taldekako erakusketan, Selaruaren-Umeak Galerian, Azkaine.
“Kontzientziaren haziak” (arte instalazioa). Bakarkako erakusketa Larraldean, Senpere.
“Mundu gogoa”, Sale des Arcadeseko taldekako erakusketa, Hasparren.

2008
Artista erkusketaria Art&Youn (Paris).

2007
– Taldekako erakusketa Andereseroraenian, Maison de La Benoît, Arbona.
– Zeramika eta pintura bakarkako erakusketa Altafullako Interpretazio Zentroan (Tarragona).

2006
“Musak eta Mugak”. Bakarkako erakusketa CAE Galderian, Erandio (Bizkaia).
– Maison Pour Tous Bakarkako erakusketa (Senpere)

2000-2009
Bakarkako erakusketa iraunkorra Sorginen Artean, Zugarramurdi (Nafarroa).

1991-2000
Erakusketa iraunkorra, zeramika eta grabatua Lekuberrian, Zugarramurdi.

Hainbat feriatan parte hartu du; esaterako, Madrilen, Zaragozan eta Zamoran.
“La Mejor Pieza” bi edizioetan saritua Altean (Alicante).
Nafarroako Arkitekto Teknikoen Elkargoko Argazki Lahiaketan saritua eta Nafarroako Argazkilarien Elkargoak antolatutako bertzelako lehiaketetan.