Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ERAKUSKETA: Berako bestetako antzinako programak (Rosa eta Totono Errandonea)

(Berako bestetako kartela [1903]; Madalen Prieto Sierrak utzia)

Erakusketa ikusgai egonen da abuztuaren 28ra arte Berako kultur etxean

Egunak: uztailaren 31tik abuztuaren 28ra arte (biak barne)
Lekua: Berako kultur etxeko erakusgela: Eztegara pasealekua, 11
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Asteartetik igandera irekia (igande arratsaldez eta astelehenetan egun osoz itxia)
Abuztuaren 4an, 5ean, 6an eta 15ean ere arratsaldez itxia
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Aurten Covid-19a dela-eta Berako bestak ez dira ospatuko; nolanahi ere, Rosa eta Totono Errandoneak prestatu duten herriko bestetako antzinako programen erakusketa ikusteko aukera izanen duzue. Programa hauek 1903tik 1976ra bitartekoak dira.

Egitarau horietan ikusten ahal da programen diseinuaren bilakaera, kolorearen eta argazkiaren inklusioa, programazio mota (ekitaldiak eta emanaldiak), bestetako ordutegiak, euskararen presentzia edo falta, udalerria izendatzeko modua (Bera, Vera, Vera de Bidasoa…), etab.

Bisitari bakoitzak modu ezberdinean ikusi ahal izanen du erakusketa hau.