Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Erakusketa eta kontzertu batekin hasiko dira Isidoro Fagoaga BADA TENOREA! programako oroimen ekitaldiak

kartela

Tenorra eta idazle beratarra omentzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Isidoro Fagoagaren lagunak taldeak, Berako Udala eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin

Hainbat herritarrek bat egin dute Isidoro Fagoagaren lana gogora ekartzeko, “Isidoro Fagoaga BADA TENOREA!” lelopean. Ekitaldi franko antolatu dituzte: erakusketa, kontzertua, solasaldiak eta mahai-ingurua, gynkana, antzerki-kontzertua eta omenaldia.

Erakusketa

Apirilaren 21etik maiatzaren 21era
Berako kultur etxean
Ortzegunetik larunbatera: 18:00 – 20:00
Igandeetan: 11:30 – 13:30
Inaugurazioa: apirilaren 21ean, ortziralea, 18:00etan

Bertzelako ekitaldiak

Apirilaren 21ean (ortziralea), erakusketaren inaugurazio egunean, 19:30ean Karnaba otxotearen kontzertua Berako kultur etxean

Apirilaren 28an (ortziralea), 19:00etan “Isidoro Fagoaga eta Gernikako bonbardaketa” (German Ereña) solasaldia Beralandetan

Maiatzaren 6an (larunbata), 12:30ean omenaldia eginen zaio Illekuetako Agramontea etxean Berako Abesbatza, Berako Banda eta Gure Txokoako dantzariekin

Maiatzaren 19an (ortziralea), 19:00etan “Wagner auziaz” (Hedoi Etxarte) solasaldia Beralandetan

Maiatzaren 26an (ortziralea), 19:00etan “Isidoro hurbiletik” mahai-ingurua Jamotenean (Gure Txokoa Elkartea)

Maiatzaren 30ean (asteartea) 15:00etan “Isidoro Fagoaga ezagutzen” gynkana Berako kultur etxean

Ekainaren 9an (ortziralea) 22:00etan “Isidororen bidaiak” antzerki-musikatua (Berako musika eskola) Herriko etxeko plazan

Ekitaldi guztien informazioa hemen duzue laburtuta.

Antolatzailea: Isidoro Fagoagaren lagunak taldea
Babesleak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea