Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Errege kabalgata Beran

Eguna: urtarrilaren 5a, asteazkena
Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan)
Ordua: 19:00
2022an Errege Magoak Berara ere etorriko dira. Egoerak okerrera egin duela ikusita, bisita hori egokitu beharko dugu.
Aurten zuzenean Herriko etxeko plazan elkartuko gara, arratsaldeko 19:00etan (eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan)
Iaz bezala, postontzi bat jarri dugu Herriko etxeko arkupeetan umeek beraien eskutitzak bertan uzteko. Hortaz, Magoei eman nahi dizkiegun muxuak eta beraiekin ateri nahi ditugun argazkiak heldu den urterako utzi beharko ditugu.
Gainera, denen hobe beharrez eta Eguberriak osasuntsu eta konpainian pasa nahi ditugulako, jende dexente pilatuko garenez, derrigorrezkoa izanen da momentu oro musukoa ongi jarrita edukitzea.