Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GABRIELEN LEKUA SENTIKARIA: antzerkia, musika, bertsoa, irudiak…

gabrielen lekua

Eguna: maiatzaren 16a, ortzirala
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 7 €
Antolatzailea: Toki Ona Institutua
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburu sentikari honek. Sentikaria dela diogu, horixe baita antzezlan honen xedea: ikus-entzuleen bihotzbegietan azkura sorraraztea. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izanen da; bertze batzuentzat deskubrimendua.

Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotuko ditugu leku bat edo bertzearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izanen dute emankizunean.

Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izanen da. Hainbat kultur adierazpide elkartuko dira oholtzan: musika, bertsolaritza, deklamazioa, ikus-entzunezkoak…eta bi pertsonaiek eramanen dute kontakizunaren ardatza. Ikuskizunean denetik izanen da, Gabriel Arestiren obraren pasarteekin batera, sortzaileek beren beregi emankizunerako sorturiko lan berriek osatuko dute mamia.

Gidoia: Oier Guillan eta Andoni Egaña
Ikus-entzunezkoak: Alain Urrutia
Musika: Rafa Rueda
Sorkuntzalagun: Xabier Monasterio

Eskenan elkartuko dira:

2 aktore:
Ainhoa Alberdi
Iraia Elias

3 musikari:
Rafa Rueda:Gitarra, mandolina, ukelelea, banjoa
Iban Urizar: Tronpeta,korneta
Perkusioa: Naia Membrillera

Bertsolaria: Andoni Egaña
Deklamatzailea: Oier Guillan
Alain Urrutiak sortutako irudiak
Soinu teknikaria: Jonan Ordorika
Argi teknikaria: Ander Fernandez
Iraupena: 90 minutu

Sortu berria den Gabriel Aresti kultur elkartearen egitasmoa dugu Gabrielen lekua ikuskizuna ( www.gabrielaresti.eu) . Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburua Gabriel Arestiren ondarea ezagutaraztea da, idazle gisa zein pertsona legez, egun, inoiz baino presenteago dagoena.