Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

‘Garai hura gara’ ikuskizuna urriaren 4an Berako Kultur Etxean

garaihuragara

Andoni Egaña bertsolariaren eta Xabier Lizaso piano-jotzailearen eskutik

Eguna: urriaren 4a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:30
Sarrera: 6 €
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Nafarroako Antzoki Sarea
“Garai hura gara” Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren ikuskizunaren berria da. Ikuskizunean XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri eman nahi dute. Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kultura nola bizi zen egunotara ekartzea da helburua.
Musikan, Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Baita Peñaflorida Kondearen hainbat obra jo ere: “Sententziatu dute”, “Aita gurea”, “Irten ezazu”…eta zortzikoren bat. Andoni Egaña bertsolariak Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora.