Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Guraso Eskola antolatu du Berako Udalak

Hiru saio eginen dira datozen hiru astelehenetan Beralandetan, LH5 eta DBH2ko gurasoei zuzenduak

Drogomenpekotasun prebentziorako planaren baitan, Berako ikastetxeetan seme-alabekin egiten duten lana indartu nahi dute gurasoekin lan eginez. Horretarako, LHko bosgarren mailako eta DBHko bigarren mailako gurasoentzako guraso eskola antolatu du Berako Udalak, Jesusen Bihotza ikastetxea, Labiaga ikastola, Ricardo Baroja eskola publikoa eta Toki Ona Institutuaren laguntzarekin. Hiru saio eskainiko dira datozen hiru astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara Beralandetan eta izen emateko epea martxoaren 14a bitarte zabalik dago, 012ra deituz.

  • Martxoaren 17an eginen dute autoritateari buruz: Autoritate motak (agresiboa, pasiboa eta demokratikoa), ezaugarriak… negoziazioa eta haserrearen kurba.
  • Martxoaren 24an benekotasuna landuko dute, pentsatzen, sentitzen eta egiten dudanaren artean koherentziarik ba al dagoen ikusiz eta gure barnean mugitzen diren sentimenduak, emozioak, sentsazioak eta pentsamenduak aztertuz.
  • Martxoaren 31n, azkenik, autonomiaz arituko dira eta seme-alabekin dugun komunikazioa hobetzeko baliagarriak izanen diren bi teknika landuko dituzte: entzute aktiboa eta “Ni mezuak”.