Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HAURRENTZAKO EKITALDIA: Marikalanbre bizitzaren laborategian (Elhuyar eta Irrien Lagunak)

marikalanbre

4-8 urte bitartekoentzat
Eguna: apirilaren 23a, ortzeguna
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Ondotik, Komiki Lehiaketako sari banaketa
Antolatzaileak: Berako Herri Liburutegia eta Berako Kultur Batzordea

Marikalanbre bizitzaren laborategian liburuaren egileak, Elhuyarko Ana Galarragak, ipuin-kontaketa eta esperimentu-saio bat esakiniko du Berako herri liburutegian. Liburu horrek 16 ipuin eta esperimentu biltzen ditu. Marikalanbre da protagonista. Neska ausarta da, eta jakin-minez betea; esperimentuen bidez, munduko sekretu ttiki, eta, ez hain ttikiak argitzen saiatzen da. Inguruko gauza aunitzek pizten diote jakiteko grina. Nolatan ez dira urperatzen ontzi handi horiek? Zenbat hanka dituzte xomorroek? Zergatik lehertzen dira arto-aleak krispetak egitean? Zer da maitasuna? Sortzen zaizkion galderei erantzuna emateko, esperimentuak egiten ditu Marikalanbrek; aunitzetan, Amona Txinpartaren laguntzarekin. Eta adiskideak ere ez ditu urruti izaten; izan ere, entretenigarriak bezain ikusgarriak dira egiten dituen esperimentuak. Gainera, ohiko materialekin egiten dira, eta ez dute inolako arriskurik.