Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako ipuin kontalaria: Maite Franko

filomena-1

“Filomena Musugorri Errege eta beste ipuin batzuk” (euskaraz)

4-7 urte bitartekoentzat

Eguna: Otsailaren 20a, ortziralea
Lekua: Herri Liburutegia
Ordua: 18:00
Iraupena: 50-60 min
Antolatzaileak: Berako Liburutegia eta Berako Kultur Batzordea

Saioaren helburua sexu-rolen banaketa kili-kolo paratzea da eta, aldi berean, emakume eta gizonen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatzea.

Ikus dezagun nolakoak diren ipuin hauetako protagonistak: Neska liderrak? Printzesa arrosak izan nahi ez duten neskak? Gerra gorroto duten mutil bakezaleak? Printze arrosak? Printze beldurtiak? Herensugeak hiltzen dituzten neskak? Ene! Charles Perraultek eta Grimm anaiek burua altxatuko balute…
Ba, agian, genero estereotipoen kontzientzia hartzen eta aldi berean hankaz goiti paratzen ikasiko zuten haiek ere ipuin ez-sexista hauen bidez.