Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Herri Liburutegiak Komiki Lehiaketa jarri du abian

komiki lehiaketa

1. OINARRIAK

Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Berako Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak lehiaketa berria antolatu dute aurtengo: KOMIKI LEHIAKETA, hain zuzen ere. Lehiaketa honen helburua euskarazko komikigintza sustatzea da.

Komiki Lehiaketako gaia: LIBREA (ez da onartuko eduki sexista, arrazista, homofoboa, diskriminatzailea edo intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeen komikirik).

Lan guztiek jatorrizkoak eta argitaratu gabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak.

Banaka edo taldeka egindako lanak aurkeztu ahalko dira, betiere saria berdina izanik.

Lan kopurua: Nahi adina lan aurkezten ahal dira.

Komikiek eskuz eginak izan behar dute. Ez dira onartuko aplikazio digitalekin egindako komikiak.

Lanak koloretan edo xuri-beltzean entregatu ahalko dira.

2. PARTE-HARTZAILEAK

Hiru kategoria egonen dira:

A kategoria: 10 urte arte
B kategoria: 11-15 urte
C kategoria: 16 urtetik goiti

Kategoria bakoitzean saridun bakarra izanen da eta 2 aipamen berezi.

3. BALORAZIOA

Epaimahaiak hainbat alderdi izanen ditu kontuan: marrazki eta istorioaren kalitatea, zuzentasuna, ulermena, bizitasuna, irudimena, sormena, idazmena, originaltasuna, txukuntasuna, hizkuntzaren aberastasuna eta marrazketarako erabilitako teknikak.

4. HIZKUNTZA

Komikiak euskara hutsean eginak egon beharko dira.

5. LUZERA ETA EUSKARRIA

Neurria: Gehienez ere, 4 orrialde x DINA4
Euskarria: Kartoi mehea edo papera bakarrik alde batetik margotuta.

6. NOLA ENTREGATU

Aurkeztutako komikian autorearen izenik ezin da paratu. Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin.

Autorearen datuak (izen-abizenak, telefono zenbakia, adina, helbidea, posta elektronikoa eta komikiaren izenburua eta ikasleen kasuan ikastetxea eta ikasturtea) bertze gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztu behar da.

7. ENTREGATZEKO EPEA

Apirilaren 13ra arte, astelehena, 21:00etan.

8. ENTREGATZEKO LEKUA ETA ORDUTEGIA

Berako Herri Liburutegia
Eztegara pasealekua, 9
31.780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 62 55 02

Ordutegia
Astelehenetik ortziralera: 15:00-21:00

Posta arruntez ere bidaltzen ahal dira.

Oharra: Lanak ez dira itzuliko.

9. EPAIMAHAIA

Lehiaketa honetarako espresuki Epamahaia osatuko da, betiere kultura eta arterekin loturiko kideez osatua. Epamahaiak sariren bat (edo denak) jabegabe uzteko eskubidea izanen du.

10. SARIAK ETA SARIDUNAK

Kategoria bakoitzeko lan bakarra sarituko du Epaimahaiak. Ondoko hau emanen zaie saridunei:

A kategoria: 100 euroko bonua
B kategoria: 200 euroko bonua
C kategoria: 300 euroko bonua

Bonu hauek liburuetan edo eskola materialean erosteko izan beharko dira eta Berako saltokietan erosiak.

Aipamen berezia izanen dutenek marrazki materiala jasoko dute.

Sariak apirilaren 23an, ortzeguna, banatuko dira Berako Herri Liburutegian. Jasotako komiki guztiekin erakusketa bat eginen da Liburutegian bertan.

11. ERREPRODUKZIO ESKUBIDEAK

Egile eskubideak autore(ar)enak izanen dira.

12. ARGIBIDEAK

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Liburutegira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak betetzea dakar.