Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ikus-entzunezko ikuskizuna (musika+irudiak): TESTURA

Ander Mujika, Felix Buff, Johannes Buff eta Maialen Belaustegi

Eguna: azaroaren 14a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 4 € (egunean bertan lehiatilan salgai, 18:00etatik aitzinera; edukiera murriztua)
Gehienez ere, erosle bakoitzak 4 sarrera erosi ahalko ditu.
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Napoka Iria desegin ondotik hainbat proiektutan ibili zen Ander Mujika musikaria, baina
denbora baten ondotik tiraderan gordeta zituen zirriborroak atera eta oso berea izanen zen
zerbait marrazten hasi zen. 2017 eta 2019 artean egindako zirriborroen artetik garbiketa
egin, txukundu, landu eta hortik 6 pieza eta kantu bat bildu zituen (6 soinu ‘piezak’ dira eta
Fuji izenekoa, kantua da).

Bakardadea hotza eta arrotza da, eta kontrapuntu eta berotasun bila Felix Buffena jo zuen
(Willis drummond, joseba irazoki eta lagunak, botibol…). Aspaldiko laguna eta taldekidea
izan du Felix; bateria jolea baino musikaria da. Berak eman zizkion bertzelako geruzak eta
soinuak. Bien artean azken ukituak eman eta Johannes Buffi (Dalek, Zombie Zombie,
Thurston Moore…) pasa zieten pieza bilduma. Honek soinua borobildu eta nahasketa
txukundu zuen. Azkenik Maialen Belaustegik (aka Dodoma) gardenkien proiektagailu bat
baliatuz diskoaren inguruko irudi osoa landu zuen.

Hasieratik argi ikusi dute soinu eta irudi geruzez baliatuko zirela emozioen munduan punta
batetik bertzera joateko. Testurak sortu zituztela konturatu ziren, mihise baten gainean soinu
koloreak gehituz eta aldatuz.

Hasieratik argi zeukaten irudi analogiko-natural bat sortuko zutela, zuzenean nabarmen gera
dadin irudiaren garrantzia. Ez zuten inolako asmorik performance bat sortzeko, eta ez dute
uste euren irudiak garrantzi handirik duenik. Nahiago zuten soinuarekin batera joanen zen
iruditegi bat sortzea.

Zuzenean horrela joanen dira, diskoan bezala, Johannes, Felix eta Ander soinua lantzen,
eta Maialen proiektagailuarekin irudia eraikitzen.

Diskoa otsailaren 28an kaleratu zuten Forbidden Colours zigiluaren eskutik.