Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirieran antzerki emanaldiak, kontzertuak eta bertze hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Beran izanen den Metrokoadroka sormen laborategiaren “Zertarako hegoak” antzezlana.…
Berako Musika Eskolak jaialdi berezia eskainiko du larunbatean
Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak jaialdia antolatu du larunbaterako, maiatzaren 11n. 18:00etan kalejira eginen da herriko talde guziekin: banda, abesbatza, txistulariak, akordeolariak eta Musika Eskolako ikasleak. 19:00etan argazkia eginen da talde guztiekin Altzateko plazan. 19:30ean hasiera emanen zaio jaialdiari…
‘Berako Oihua’ aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da
Urteroko moduan, Berako besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi zaituztegu.
Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.
Hauek aurkezteko epea ekainaren 14a (ortzirala) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.
Berako Kultur Etxea/Berako Oihua
Berunaren Tourra Berara ailegatuko da
Maiatzaren 10ean Beran aurkeztuko dugu ‘PLOMO EN LOS BOLSILLOS’ liburua (“Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia”). Ander Izagirre idazle eta kazetaria da liburuaren egilea (anderiza@gmail.com). Lehenbizikoz itzulixka bat emanen dugu bizikletaz. Gurpilak haizatu eta ibilbidean…
Maiatzaren 4an Kantabriako Encina de Mata Abesbatzak kantatuko du Berako Kultur etxean
Eguna: Maiatzaren 4a, larunbata Lekua: Kultur etxea Ordua: 20:00 Antolatzailea: Berako Abesbatza Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea ENCINA DE LA MATA ABESBATZA (San Felices de Buelna) Kultur elkarte gisa 1986an jaioa da Matan, San Felices de Buelna (Kantabria) udalerriko herri batean.…