Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Solasaldi-kontzertua: Joseba Irazoki: musika&solasa

Joseba Iratzokiren bere musika ibilbideaz eta musikari lanbideaz solastuko da

Eguna: martxoaren 11, asteazkena
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

Jarraitzaileek haren hamaika kontzertu aditu izanen dituzte herrian nahiz inguruan, baina oraingo honetan Josebak bere musika ibilbideaz eta musikari lanbideaz solas eginen digu, bere kantu eta doinuak tartekatuta.

Emanaldia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren “Musikariak ikastetxeetan” programaren jarraipen bat da. Programa horren bitartez, musikari euskaldunak Nafarroako institutuetara joaten dira, ikasleekin beren bizipenak, musika ibilbidea, sortze prozesuak… azaltzera eta, nola ez, beren musika erakustera.

Joseba Irazoki joan den azaroan izan zen Berako Toki Ona Institutuan eta bertako ikasleen aitzinean aritu zen. Orain lan hori gainerako herritarrei eskaintzeko parada eman dio euskara mankomunitateak.