Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Afrika Bibang

Eguna: abuztuaren 22a, larunbata
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 75 min
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Afrika Bibang (Algorta, Bizkaia; 1975) abeslaria da. Ekuatore Gineako etorkinen alaba, euskalduna da bera. A ereduan egin zituen ikasketak, baina 14 urte zituenenean AEKn euskara ikasten hasi zen. Orain, euskaraz nahiz gaztelaniaz abesten du.

Nomada, bere azken diskoa aurkeztuko digu. Aurrerapen kanta eta bideoklipa aurkezten dizuegu: Sua

Kontzerturako eguna heldu bitartean, disko honetako aurrerapen kanta eta bideoklipa aurkezten dizuegu, aho goxagarri: Sua.

“Antzinako Soul kantetan guztiz eraginduta dagoen kanta bat da. Otis Reding edo Sam Cooke antzerako erritmuak entzun eta dantzatzeko aukera ematen digu honek. Inolako pretensiorik gabe idatzitako kanta bat da. Gure bizitzan beti dago persona bat bizirik sentiarazten zaituena. Kanta honetan poztasun hori islatu nahi da, soinu fresko eta alaien bidez”.