Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTZERTUA: AITA DONOSTIA ABESBATZA

aitadonostia

Eguna: Azaroaren 23a, larunbata
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Berako Abesbatza
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

AITA DONOSTIA ABESBATZA

Gaztedi Elkarteak 1985ean sortua izan zen. Elkarte honek kaputxinoekin duen loturagatik, Aita Donostia musikari famatuaren izena hartu zuen.

Hasieratik, bere jarduera etengabe gehitzen joan da, nahiz eleiz funtziotan zein emandako kontzertuetan ere.

Donostian eta Gipuzkoako zenbait herritan kantatu izanaz aparte, Nafarroan, Errioxan, Kantabrian, Asturiasen, Madrilen, Sorian, Huescan eta 2006an Argentinako hainbat hiritan kontzertu ugari eman ditu.

Lehiaketatan ere parte hartu izan du. Aipagarriena Autolen (Errioxan) lorturiko lehen saria izanik.

Duela 14 urtetik bere zuzendaria den Javier Alberdik sorturiko “Semana Musical Aita Donostia”n parte hartzen du “ Ferialis Meza”, Fauren “Requiema”, Felipe Gorritiren “Meza”, Mozarten “Koroatze Meza” interpretatuz besteak beste.

2010ean, 25. urteurrena ospatuz kontzertu eta emanaldi ugari izan du.

2011n – koralkide berrien laguntzaz- , hainbat ekitaldi eman zituen, Bartzelonako “Sagrada Familia”n eta “Montserrat”en kantatutakoak aipagarrienak direlarik.

2012an, Logroño, Talavera de la Reina eta Jacan emandako kantaldietan goraipamen nabarmenak lortu zituen.