Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Before it’s vanished (Rüdiger)

Eguna: apirilaren 18a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Iraupena: 45 min
Sarrera: 6 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Euskal musika eszenan itzaleko langilea dugu Felix Buff. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetako bateria jotzaile lanetan ezagutzen dugu. Aldi honetan Rüdiger deritzon proiektu pertsonala aurkezten digu. Bi bira artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diskoa da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berri duten Shorebreaker estudioan.

Posta-txartel panoramiko baten aitzinean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikodelismo gozoa eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolazioa. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izanen du alboan.