Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Kherau

kherau

Udan zehar, ekainaren 23tik irailaren 9ra, hainbat kultur emanaldi izanen dira Nafarroako 38 herri eta intereseko lekuetan Kultur ekimenaren barrenean (musika, erakusketak…): Agoitz, Erronkari, Elizondo, Tutera, Zangoza, Lesaka, Lizarra, Zugarramurdi… Beran ere izanen dugu ekitaldi batez gozatzeko aukera

Eguna: ekainaren 24a, larunbata
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 20:30
SARRERA DOAN
Antolatzailea:Nafarroako Gobernua
Laguntzailea:Berako Udala
Argibide gehiago: www.kherau.com

Kherau boskote bizkaitarrak 2007ko udaberrian hasi zuen ibilbidea, euskal kantu eta melodia herrikoiek erakarrita. Hasiera- hasieratik erakutsi dute tema propioen eta kantu herrikoien arteko oreka gordetzeko nahia, eta ukitu garaikide bat eman diete azken horiei; gisa berean, pop-rock estilotik hurbil dauden tema propioak sortu dituzte musika-instrumentu tradizionalak erabiliz, hala euskal kulturakoak nola bertze kultura batzuetakoak.

Zuzeneko emanaldietan, indar ikaragarria erakusten dute, baina tempo lasaiko temek ere lekua aurkitzen dute, giro intimistaren eta errepertorio gogorraren arteko kontrastea eginda. Kontzertu bakoitzari ikuspegi berezi bat ematen ahalegintzen da boskotea, eta, hortaz, maiz aldatzen dute eszenaratzeko modua. Bertsolaritzak eta olerkiak ere lekua hartu ohi dute emanaldietan.