Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Larunbat honetan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna ikusgai Beran

  • Eguna: 2013ko apirilaren 13a, larunbata
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Eztegara pilotalekua
  • Sarrera: 7 €
  • Antolatzailea: Labiaga Ikastola
  • Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea
  • Argibide gehiago: www.katxiporreta.com 

IKUSKIZUNA: “Sentitu, pentsatu, ekin!”

Ospakizun urtea dugu pailazook aurtengoa, izan ere, amatxi Josefinak 100 urte beteko baititu! Pirritxen, Porrotxen, Marimototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein oinetako behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazoak eta lagunak amatxiren baserrira joanen gara gure amatxi eta jada birramatxi ere badenarekin besta egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amatxi. Guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait , ordea, besta zapuztu nahi duena, eta gu oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amatxi Josefinari zorionak zuri abestera