Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: En la sangre (Susana Rodriguez Lezaun)

Eguna: martxoaren 24a, ortziralea
Lekua: Herri liburutegian BERA
Ordua: 18:00
Antolatzaileak: HarperCollins argitaletxea eta Igone liburu-denda
Laguntzaileak: Berako Herri liburutegia eta Berako Udala
Hizkuntza: Gaztelaniaz

Pieldelobo inspektorea Iruñeko polizia-etxeko nagusien jomugan dago oraindik, Opus Deiko familia boteretsu batekin lotutako hilketa hirukoitz kasu baten ebazpenean izandako irregulartasunen ondotik.

Polizia Nazionalak narkotrafikoaren aurka infiltratutako agenteekin egindako operatibo bat zaildu egin da Elur Amezaga gaztea Beran, Frantziatik hagitz gertu dagoen Nafarroako herri ttiki batean, hilda agertu denean. Elur poliziaren isilpekoa da eta herriko buruzagi abertzale baten neska-laguna, eta, itxura guztien arabera, Marcelaren lagun Fernando Ribas inspektorea da heriotzaren erruduna (duela hamar urte baino gehiago Polizian sartu zenean inspektorearen maitalea eta aholkularia zen), baina Marcelak ez du uste Ribas, akats guztiak gorabehera, polizia ustela zenik.

Gertatutakoa argitzeko prest, Pieldelobo ikuskatzaileak ez ditu aintzat hartzen bai xantaia anonimoak, bai polizia-kidegoen oharrak, kasua lehenbailehen amaitu nahi baitute, bai ingurune abertzalearen mehatxuak, ez baitu drogekin lotutako kasu batean inplikatuta egon nahi. Bertze behin, bere senari jarraituko dio eta erlojuaren kontrako ikerketa arriskutsu bat hasiko du, Frantzia eta Nafarroa arteko mugako lur lanbrotsuetan bere bizitza arriskuan jarriko duena.