Eguna: martxoaren 3a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: bi saio: 18:00 eta 19:00
Antolatzailea: Euskal Kantuzaleen Elkartea
Laguntzaileak: Berako Udala, Antsoaingo Udala, Altsasuko Udala, Oibarko Udala eta Nafarroako Gobernua
Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiari larunbat honetan, martxoak 3, emanen diote hasiera Beran. Guztira lau jaialdi eta finala izanen dira:
– Bera (martxoaren 3a)
– Antsoain (martxoaren 10a)
– Altsasu (martxoaren 17a)
– Oibar (martxoaren 24a)
Horietan parte hartzen duten batzuek lortuko dute gerora jokatuko den finalerako txartela. Jaialdi nagusia Barañaingo auditorioan izanen da apirilaren 21ean 18:00etan.
Berako saioan ondoko talde hauek parte hartuko dute: Lesakako Tantirumairu Ikastola (6-10 urte), Sunbillako eskola (7-11; 10-12), Baztan ikastola (11-12), Mendaur triki eskola (4-8, 6-7, 5-9 eta 9-12)