Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nafarroako Eguna: Etxarri Aranazko Abesbatzaren kontzertua

abesbatza_etxarriaranatz

Eguna: abenduaren 3a, asteazkena
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 13:00

Etxarri Aranazko abesbatza XIX. mende hasieratik herriko elizkizunak janzten zituen elizako koruaren ondorengoa da. 1972an eman zuen lehen kontzertua eremu horretatik kanpo. 1970eko abenduan kokatzen dugu abesbatzaren sorrera.

Lehiaketak eta sariak

Ibilbide luze honetan, zenbait sari garrantzitsu irabazi ditu abesbatzak:

  • Hiru lehenengo sari Ejea de los Caballeros-eko Lehiaketan (Zaragoza). Hirugarren saria eta Ikusleena 2007an.
  • Lehen Saria Autolen (Errioxa) 1994an eta San Vicente del a Barqueran (Kantabria) 1995ean.
  • Bigarren Saria Bilboko Lehiaketan 1977an.
  • Bigarren Saria Burgosko Antonio Jose Lehiaketan 2007an.

Maila handiko nazioarteko lehiaketetan irabazi ditu saririk garrantzitsuenak:

  • Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketan, polifoniako lehen saria 1976an, 1982an eta 1996an eta bigarrena 1975ean.
  • Tolosako Nazioarteko Lehiaketan (munduko onenetarikoa kontsideratua) lehen saria irabazi zuen ahots zuritan 1973an eta hirugarrena 1977an. Euskal abesbatzarik onenaren saria jaso zuen 1974an. 1983an bigarrena izan zen ahots zuritan, kantu gregorianoan. Ahots nahasietan, folkloreko hirugarren saria jaso zuen 1977an eta 1983an.

Kontzertuak

Etxarri Aranazkoa abesbatzak 500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian, Espainia zabalean eta atzerrian. Kontzertu aipagarrienak:

Euskal Herrian, ondoko leku edo zikloetan emandako kontzertuak nabarmentzen dira: Iruñeko katedrala, Tolosako Topaketak, Santurtziko Abesbatzen Zikloa, Basauri, Borja, Iruñea, Oreretako Musikaste, Aita Donostia Astean eta Gernikan, Bonbardaketaren 60. urtemugako kontzertua, Donostiako Orfeoia eta beste abesbatza batzuekin batera.

Espainian, kontzertu azpimarragarriak eskaini ditu Madrilen, Toledoko Alcazar-en (bere patio errenazentistan abestu zuen lehen abesbatza izan zen), Burgosko katedralean, Segoviako Eliz Musika Astean, Valladolideko Kontzertu Sakroetan, Isla Cristinako Atlantikoko Abesbatzen Jaialdian (Huelva), etab.

Atzerrian, kontzertuak eskaini ditu Nancy eta Tarnos-en (Frantzia); Loreton (Italia) eta Vatikanon (1979); Argentinako Buenos Airesen, Rosarion eta Cordoban (2005eko abuztua) eta Hungarian, Ezstergorm eta Dorog hirietan (2008ko abuztuan).

Zenbait orkestrekin batera aritu da, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin edo Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin esaterako. Azken honekin 9 kontzertu eskaini digu.

2005eko ekainean “Iruñea, guztion hiria” estreinatu eta grabatu zuen, Enrike Ugartek osatua, konponduta eta zuzenduta; izen haundiko parte-hartzaileekin: Fran Idareta, Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Joxan Goikoetxea, Javier Garayalde eta Enrique Zelaya.

Errepertorioa

Errepertorio zabala du Etxarriko abesbatzak, errenazimendutik hasi eta musika garaikideraino. Hala ere, errepertorio klasikoa, erromantikoa eta XX. mendekoa landu ditu bereziki, bere aldaera guztietan: sakro nahiz profanoa eta a capella nahiz piano, organo edo orkestrarekin. Zenbait herrialdetako obra tradizionalek osatzen dute errepertorioa, bereziki euskal folkloreak eta Espainiako kantu herrikoiek. Habanera eta espiritualen errepertorioa ere zabala da.

ALICIA ARMENDÁRIZ MURILLO 2012ko ekainetik abesbatzaren zuzendaria da.