Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Orri marka lehiaketa

1. OINARRIAK

Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Berako Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak lehiaketa berria antolatu dute aurtengo: ORRI MARKA LEHIAKETA, hain zuzen ere.

Orri markako gaia: Euskal pertsonaia edo izaki mitologikoak: Sorginak, Amalur, Basajaun, Eki, Jentila, Lamiak, galtzagorriak, Gaueko, Tartalo, Urtzi…
Orri markan izaki bat edo bat baino gehiago irudikatu ahalko dira.

2. PARTE-HARTZAILEAK

Hiru kategoria egonen dira:

      • 10 urte arte
      • 11-15 urte
      • 16 urtetik goiti

Kategoria bakoitzean saridun bakarra izanen da.

3. BALORAZIOA

Marrazkien kalitatea, irudimena, sormena eta originaltasuna baloratuko ditugu.

4. NEURRIAK ETA EUSKARRIA

Neurria: 6 x 21 cm
Euskarria: Kartoi mehea bakarrik alde batetik margotuta.
Ifrentzuan egilearen datuak agertuko dira ondoko datu hauek paratuta:

          • Izen-abizenak
          • Helbidea eta telefonoa (etxekoa edota sakelekoa)
          • Adina
          • Ikastetxea/Kolektiboa
          • Kurtsoa

5. ENTREGATZEKO EPEA

Apirilaren 11ra arte, ortzirala, 21:00etan.

6. ENTREGATZEKO LEKUA ETA ORDUTEGIA

Berako Herri Liburutegia
Eztegara pasealekua, 9
31.780 BERA (Nafarroa)
Tel.: (00 34) 948 62 55 02

Ordutegia
Astelehenetik ortziralera: 15:00-21:00

Posta arruntez ere bidaltzen ahal dira.

Oharra: Lanak ez dira itzuliko.

7. EPAIMAHAIA

Lehiaketa honetarako espresuki Epamahaia osatuko da, betiere kultura eta arterekin loturiko kideez osatua. Epamahaiak sariren bat (edo denak) jabegabe uzteko eskubidea izanen du.

8. SARIAK ETA SARIDUNAK

Kategoria bakoitzeko lan bakarra sarituko du Epaimahaiak. Ondoko hau emanen zaie saridunei:

          • Diploma
          • Liburu sorta
          • Lan saritu bakoitza editatuko da eta eskuragarri egonen da Berako Liburutegian.

Sariak apirilaren 30ean, asteazkena, banatuko dira Berako Herri Liburutegian. Jasotako orri-marka guztiekin erakusketa bat eginen da Liburutegian.

9. ERREPRODUKZIO ESKUBIDEAK

Saritutako lanak Herri Liburutegikoak izanen dira eta honek erresalbatuko ditu erreprodukzio eskubideak. Hori horrela, lan horiengatik ezin izanen da egile eskubiderik erreklamatuko.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak betetzea dakar.