Urtarrilaren 10ean ospatuko da Beran, 2007ko urtarrillaren 13an Taillon mendian zendu ziren Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten den Mendi Eguna. Larun Mendi Taldea, Manttale eta Gure Txokoak antolatutako egitaraua 10:00etan hasiko da eskolako frontoiko kanpoaldeko paretean…
Errege Magoen Kabalgata 2015
Eguna: ilbeltzaren 5a, astelehena Ibilbidea: Suhiltzaileen Parkea, Itzea karrika, Altzate karrika, Eztegara pasealekua, Bidasoa karrika, Gernikako arbolaren zeharbidea (kontrako noranzkoan goituko dira) eta Herriko etxeko plaza Ordua: 15:30: Erregeen pajeak herriko karriketan barna ibiliko dira gutunak biltzen 18:30: Errege Kabalgata…
Abenduaren 24ko arratsaldean Olentzeroa eta Mari Domingi ailetuko dira Berara
Eguna: abenduaren 24a, asteazkena Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, plazan bertan eginen da) Ordua: 17:00 (15:30etatik aitzinera herriko ikastetxetako haurrak karrikaz karrika gabon kantak abesten ibiliko dira) Haurrak kantatu ondotik, ilunabarrean helduen txanda izanen da.
Urtarrileko agenda
ANTZERKIA: Patxi, alias “Frasku”
Eguna: abenduaren 19a, ortziralea Lekua: Kultur etxea Ordua: 20:00 Antolatzailea: Uxane – Aspace