Eguna: martxoaren 8a, igandea
Lekua: San Esteban Eliza
Ordua: 13:00
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Ibilbidea
1974an sortu zen. Hasiera batean 45 ahotsek osatzen zuten, eta gehienez ere 52 parte hartzaile izan ditu. Lehengo urteetan Leitza eta inguruneko herrietan parte hartu zuen.
Lau hamarkada hauetan Leitzako Abesbatzak gorabeherak izan ditu, hasiera batean intentsitate haundiarekin. Elizetan, pilotalekuetan, leizeetan, kiroldegietan kantatu dute eta baita Arriaga, Gayarre eta Europako herrialdetan: Gales, Ingalaterra, Italia…