Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Poema errezitaldi musikatua: Arkanbele kantak

Poema errezitaldi musikatua eta irudiz lagundua

Parte-hartzaileak: Mikel Taberna (hitza), Joseba Irazoki (musika) eta Oier Fuentes (irudia)

Eguna: martxoaren 10a, ortzeguna
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea

Mikel Tabernaren poema liburu berria Arkabele kantak du izen, zeinak erretolika erran nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemanen dio irakurleak poemaotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramanen gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera…

Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza nola zukutzen duen ikusita, haren kantak adituta.