Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SOLASALDI-MAHAI-INGURUA: Urteko errepasoa (Patxi Vila)

patxivila

Eguna: abenduaren 30a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
Laguntzailea: Berako Udala

Hizlaria: Patxi Vila, Bora-Hansgrohe taldeko zuzendaria 

Patxi Vila txirrindulari profesional izandakoa eta aurten Bora-Hansgrohetaldeko zuzendarietako bat izan da, tartean Peter Sagan eta Rafal Majka txirrindularien prestatzailea, hizlari izanen da Beran. Erran bezala, azken denboraldiaren errepasoa eginen du Patxik.

Hitzaldi-solasaldia izanen da, hau da, entzuleek galdetutakoak erantzunen ditu Patxik. Beren kezkak argitzen saiatuko da, beti ere, bere esperientzian oinarrituta, noski.

Hitzaldia elebitan izanen da, hau da, euskaraz eta gazteleraz.