Isidoro Fagoaga BADA TENOREA!
Solasaldia euskaraz izanen da
Eguna: maiatzaren 19a, ortziralea
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Isidoro Fagoagaren lagunak taldea
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Hedoi Etxarte (Iruñea; 1986) idazle eta poeta da, hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Euskadi Irratia…) kolaboratzailea gisa aritzen da. Biolin eta itzulpengintzako ikasketak eginak ditu, eta gaur egun, Iruñeko Katakrak gunean ari da lanean.
Bi poema-liburu argitaratu ditu (Suzko lilia, 2008an; eta Sinplistak, 2012an), nobela grafiko bat (Ihes ederra, Alain Urrutiarekin elkarlanean) eta saiakera liburu bat (Wagner auziaz, 2014). Azken liburu honen aitzakian ariko da Berako hitzaldian. Robert Wangermee, Catherine Clement, Slavoj Zizek eta Alain Badiou pentsalariek Wagnerren inguruan idatzitzako testuen bilduma egin zuen Etxartek, eta horiek euskaratu, “Iraultza artistiko-politiko baten kasua” hitzaurrearekin batera. Isidoro Fagoagak gehien interpretatu zuen musikaria izan zen Wagner, eta honen ekarpen eta lanera hurbilduko gaitu Etxartek.
Wagner Auziaz liburua
Aipatutako Wagner Auziaz liburuaz informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen Jakin Argitaletxeak Donostiako Koldo Mitxelenaren areto nagusian egindako aurkezpen prentsaurrekoaren bideoa: