Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Urriaren 12an BIDE ERTZEAN Taldearen kontzertua Berako Kultur etxean

BideErtzean1

Eguna: urriaren 12a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 6 €
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea

Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoarekin bira eder bat osatu ondotik, lan berri batekin datoz Bide Ertzean taldeko kideak: 77 (Gaztelupeko Hotsak, 2013). Izenburuak iradokitzen duen moduan,70eko hamarkadan paratu du begipuntua Tolosako taldeak. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria, Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera… 40 urteko gau beltzaren ondotik, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan. Musikalki, berriz, aspaldian egin duten disko gordinena da77. Elektrikoena. Zuzena. Ezberdinena. Zeresan handia izan du Suso Saiz musikari madrildar ezagunak, bera izan baita ekoizle artistiko.