Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Uztailaren 24an herriko bisita antzeztua Berako karriketan barna

jcb

Uda Ikastaroen barruan Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, bisita antzeztua antolatu du Beran barna; Herriko etxeko plazatik Itzearaino [bisita 18:00etan hasiko da herriko etxea plazan]. Saioa elebiduna izanen da, dohainik eta jende guztientzako irekia. Ibilbide honetan Julio Caro Barojaren lanari errepasoa emanen zaio herriko musikari, antzerkilari eta dantzariez lagunduta.

Aurreko mezu batean erran genizuen bezala bihar, uztailak 24, Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa izanen da Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan

la foto

Ikastaroa dohainik da, baina aitzinetik izena eman behar da. Oraindik izena ematen ahal duzue!!!

Erantsitako dokumentuetan duzue ikastaroaren informazioa, eta izen-emateko orria. Hau bete, eta bertan ageri den e-mailera bidali behar da.

Ikastaroa goizez eginen da Donostian, eta arratsaldean Beran eginen den bisita gidatuarekin izanen du jarraipena.

JCB_programa

JCB_eskaera-orria