Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

VIII. Mendi Eguna

mendiko-eguna2015Urtarrilaren 10ean ospatuko da Beran, 2007ko urtarrillaren 13an Taillon mendian zendu ziren Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten den Mendi Eguna. Larun Mendi Taldea, Manttale eta Gure Txokoak antolatutako egitaraua 10:00etan hasiko da eskolako frontoiko kanpoaldeko paretean eginen den eskaladako tailer batekin. Euria eginez gero, kiroldegian eginen da.

14.15ean, Ricardo Baroja Eskoleko arkupeetan Santa Barbarako kronoeskaladako bikotekako lasterketan parte hartzeko izen-ematea irekiko da. Bai kronoeskalada eta oinezko irteerak, kiroldegia izanen dute abiapuntu eta Santa Barbarako kaskora ailegatu eta gero berriro ere kiroldegira itzuliko dira 5.5 kilometrotako ibilbide bat gauzatuz. Eskurtsioa 15 etan hasiko da, kronoeskalada berriz 15.30tan. 15:00etan 12 urte arteko haurrentzako lasterketak eginen dira.

Kronoeskalada edozein partaideri irekita dago baina 16 urte baino gazteagoek derrigorrez heldu batekin egin beharko dute ibilbidea.
Eskurtsioa eta bikotekako kronoeskalada bukatu eta gero berendu bat eginen da Ricardo Baroja Eskolan. Hau bukatzerakoan zozketa bat eginen da kronoeskalada eta eskurtsioan parte hartu duten guztien artean.

Beranduago, 19.30tan, Kultur etxean Aitor Igiñitz gipuzkoarrak eta Laura Martinez Calderón madrildarrak “La vuelta al mundo en pedales” dokumentala aurkeztuko dute, bertako protagonistak direlarik. Duela 8 urtez geroztik txirrindulan mundua ezagutzen dabiltza, eta oraingoz 80.000 kilometro burutu dituzte, 45 herrialde zeharkatu, bertzeak bertze, Angola, Bosnia Herzegovina, Bulgaria, Txina, Dubai, Emirato Arabiarrak, Espainia, Frantzia, Italia, Etiopia, Iran, Kenia, Malasia, Mongolia, Namibia, Nepal eta Monaco.