Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARALDIA Bortzirietan. 11 egun euskaraz. Aurkezpen ekitaldia

Eguna: urriaren 7a, igandea
Lekua: Merkatu plaza (eguraldi txarra eginez gero, Berako kultur etxean)
Ordua: 12:00
Antolatzailea: Euskaraldia Bortzirietan
Argibide gehiago: www.euskaraldia.eus

Euskaraldia gero eta hurbilago dugunez, Bortzirietan proiektua aurkezteko ekitaldi ttiki bat eginen dugu. Herritarrei Euskaraldia zer den eta nola parte hartzen ahal duten azalduko da bertan. Gainera, gisa guzietako emanalditxoak (bertsoak, musika, dantza,..) izanen dira, bortz herrietako hainbat talderen eskutik. Ekitaldiaren bukaeran, berriz, nahi duenak Euskaraldian izena emateko aukera izanen du. Lagunduko diguzu lehenbiziko 100 izen emateak biltzen?