Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARALDIAri akabaila emateko ekitaldia. Bakarrizketa umoretsua: Txor-txor (Nerea Arriola)

Eguna: abenduaren 4a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Iraupena: 50 min
Sarrera doan
Argibide gehiago: www.euskaraldia.eus
Antolatzailea: Bortzirietako Euskaraldia

Txor txor… euskaraz aritzeko gogoa dut zurekin/zuekin, eta zuk nirekin/gurekin? Berriketan, jolasean, umorez, serio… gauden lekuan gaudela. Izan ere, norbaitek noizbait oparitua, etxerik gehienetan da puzzleren bat, bere kaxan gordea, osatzen sekula hasi gabea. Eta puzzleak kaxan ez du zentzu handiegirik. Egungo Euskal Herrian etxerik gehienetan da euskararekiko maila bateko edo besteko ezagutza. Baina euskarak ere, kaxan gorderik, aukerak galtzen ditu. Dugun maila dugula, erabiltzea da ederra; aukera ezin hobea euskara ere puzzleen modura osatzeko: ertzetatik hasi eta gunera ekarriz amaitu.