Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GAZTEFOLK Bidasoaldeko Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdia

SONY DSC

Eguna: uztailaren 27a, astelehena
Lekua: Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko frontoian)
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
Babeslea: Berako Udala
Talde parte-hartzaileak: Selenga (Buryatia), Zornica (Eslovakia) eta Eraiki Dantza Taldea (Irun; Euskal Herria)
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com

TALDE PARTE-HARTZAILEAK

Selenga (Buryatia)

Selenga izen poetikoa Buryatia-ko ibairik handienetik dator eta honek Mongoliako mendietako ur biziak daramatza Baikal laku sakratuaraino. Izen hau dantzari gazte batzuek aukeratu zuten guri lur zoragarri honen istorioa kontatu ondotik.

“Selenga” taldea 1992. urtean eraikia izan zen eta hau ez da Buryatian ezaguna, baita Tyva, Mongolia eta Moskun ere. Selengak hainbat folk festibaletan parte hartu zuen AEB, Alemania, Frantzia, Italia, Belgika, Norvegia, Eslovenia, Kroazia, Espainia, Portugal, Irak, Txina eta bertze hainbat herrialdetan ere bai.

Taldearen errepertorioa koreografia herrikoietan oinarritzen da, Buryatiakoak, baita bertze siberiar herrietakoak ere: Evenki, Tyvans, Yakuts eta bertze batzuk. Errepertorio honek musika tradizionala dauka intrumentu folklorikoekin interpretatuta dagoena (Morin Khur, Iochin, Chanza, Yatag) eta bertze hainbat abesti tradicional.

Dantza tradizionalen eta instrumentu originalen multzoak ezaugarri bereziak ematen dizkio taldeari.

Taldeak 35-40 pertsona ditu, 10-12 dantzari, 6-8 musikari, 2-3 bakarlari eta taldearen buruak.

Zornica (Eslovakia)

Zornica gazteen folklore taldea 1967. Urtean eraikia izan zen, Eslobakia erdialdean eta “House of Culture of the Slovak Railways”-en antzezten du. Taldeko kideak herriko gazteak dira, baita bere inguruetakoak ere. Banda Dantza talde batekin, musika talde batekin eta abeslari talde batekin osatuta dago. Errepertorioa erdialdeko Eslobakiaren folklorearekin osatuta dago, Podpol´anie eskualdekoa batez ere (Pol´ana mendiaren behealdean dagoena), bitxia dena. Taldeak espresio original tradizionala, artxibo materialak aztertzea eta ohitura herrietan bizitzea nahiago du. Eslobakiako gazteen talde famatuenetariko bat da eta lehenengo sari ugari irabazi ditu Eslobakiako txapelketa guztietan. Eslobakiako jaialdi famatuenean aritzen da, atzerrian 56 aldiz atzeztu duena.

Eraiki Dantza Taldea (Irun; Euskal Herria)

Eraiki Dantza Taldea 1978an sortu zen Behobia auzoan, hasiera batean bertako ospakizun ttikietan parte hartuz, haunditzen joan zen ekitaldien kopuruan eta kalitatean. Poliki-poliki Euskal Herriko zazpi probintzietako folklorea errepresentatzeko gai zen talde bilakatu zen eta 1989an egin zuen lehen nazioarteko bidaia. Orduz geroztik, atzerrian euskal folklorea irakasteko asmoz eta gazteen artean interesa pizteko asmoz, hainbat jaialditan parte hartu du, gazteena zein helduena. 1996an Bidasoaleko Nazioarteko Folklore Jaialdia sortu zuen helburu horiekin.