Eguna: otsailaren 1a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Antolatzailea: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Laguntzailea: Berako Udala
Babeslea: Nafarroako Gobernua
Ikus-entzunezkoak Bortzirietan 1970-1990 urteen bitartean euskara biziberritzeko prozesua nolakoa izan zen kontatzen du, garai hartan euskal kultura sustatzen, ikastolak sortzen, helduentzako gau eskolak abian paratzen… aritu ziren zenbait protagonistaren ahotik, eta irudi eta material grafiko ugariz osatua.
Mankomunitatea da proiektu honen sustatzailea, eta Katubi ikus-entzunezkoen enpresak ondu du dokumentala. Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du.
Informazio gehiago estekan honetan dago eskuragarri: https://bortziriak.eus/2025/01/08/gogoa-pauso-pausoa-bide-dokumentala-aurkeztuko-du-mankomunitateak-ilbeltzaren-31n/