Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako emanaldia: Kalean otso, etxean uso (Patata tropikala)

Euskaraz

Eguna: martxoaren 10a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 17:00
Iraupena: 60 min
Sarrera: 4 €
Antolatzailea: Labiaga Ikastola
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea, Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Argibide gehiago: www.patatatropikala.com

Sinopsia

Azken Huneko Notizia!!!!!, Azken Huneko Notizia!!!!
Hiru Txerritxoak desagertu dira!!!!!.
Gertaerak ez daude batere garbi, baina OTSOak desagertuarazi dituela dirudi…

Egunkarietan berri hau zabaltzen da!!. Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan FERNANDEZ eta FERNANDEZ Detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, OTSO batek bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du.

Ehiztari batek, Muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da…

TXANO GORRITXO, Amonaren etxera doa, Ehiztariak Muxu baten truke lagunduko du.

Bitartean, FERNANDEZ eta FERNANDEZ Detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAK, Ipuin desberdinak nahastu ditu, BIZIKIDETZAZ hitzegiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu. Edozein adinetako pertsonek uler ditzaten gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak.

Berriro ere TXONTXONGILOAK, ANTZERKIA, ILUSIOA eta IRUDIMENA nahastu ditugu Antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena.