Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako ikuskizuna: Gaueko entziklopedia koxkorra (Dos princeses barbudes)

gaueko

Euskaraz

4 urtetik aitzinera

Eguna: azaroaren 19a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 17:00
Sarrera: 3 €
Antolatzailea: Labiaga Ikastola
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Argibide gehiago: www.2princesesbarbudes.org

Familia osoarentzako musika-ikuskizuna, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin.

Gaueko piztiak, Alexandre Bonanit Jaunaren astronomia irakaskuntzak, eta berekin batean gau ona igarotzeko hortzak, tresnak eta tramankuluak daramatzan sagu ttikiaren ibiliak dituzte solasgai ikuskizun honetako abestiek.

Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

2princesesbarbudes bikoteak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.