Eguna: Urriaren 13a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 17:30
Adina: 3-9 urte
Sarrera: 5 euro (sarrerarekin batera opari bat)
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Musika tresnen fabrika etxeko ttikientzako pentsatuta dagoen ikuskizun bat da. Bertaratzen duten 3 pertsonaiak hauek dira: Kortxea Jauna: Fabrikako lutierra da, txoratu samar dago, eta gauzak eta egoerak aunitz nahasten ditu. Musika tresnak nola erabiltzen diren erakusteaz arduratzen da. Kantatu eta dantzatu egiten du. Filomena: Kortxea jaunari zentzutasuna jartzen saiatzen da, eta bide batez fabrikan txukuntasuna mantentzen du. Instrumentuak jotzen ditu, Kortxea jaunarekin batera. Kantatu eta dantzatu egiten du. Koxme: Kortxea Jauna eta Filomenaren laguntzaile eta mekanikoa da.
Ekoizpen hau Kiliklon-engatik sortua da, haur eta musika pedagogian adituak diren profesionalen laguntzarekin. Eszenatokira eramateko garaiean, azkeneko detailetxoraino kontu handiarekin zaintzen saiatu gara, hala nola, soinu, argiztapen, efektura eta abarrekin. 10 urte aterainoko haurrei zuzendua da guti goiti-beheiti, gure egunerkotasunean, musikak duen garrantzia erakutsiz, eta bide batez, pausoz pauso musika instrumentu bakoitza nola erabiltzen den erakutsi, eta honela, hortik aitzinera, beraien forma eta soinuengatik ezagutu ditzaten, ahalik eta modu dibertigarrien eta parte-hartzailenean, haurrek hagitz ezagun dituzten abestiak dantzatu eta kantatuz.