Euskaraz
Eguna: otsailaren 26a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 17:00
Sarrera: 4 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Iraupena: 60 min
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Publikoa: Familiartekoa
Kontukantari ikuskizunak oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggae-a, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta ttikiek ikasi ditzaten.
Eta, horrela, arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.
Egileak: Mikel Pikaza eta Sandra Fdez. Aguirre
Konpainia: La Enana Naranja
Musikaria: Roberto Castro “Boti”
Abeslaria: Sandra Fdz. Aguirre
Panpin eragileak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Alvarez