Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako ikuskizuna: Peter Punk (TDiferencia)

Peter_Punk

Euskaraz

Eguna: urriaren 29a, igandea
Lekua: kultur etxea
Ordua: 17:00 (16:30etatik aitzinera salgai)

KASU!!! Oroitu ordu aldaketa dagoela egun horretan: igandeko goizeko 3:00etan automatikoki 02:00ak izanen dira.

Iraupena: 75 min
Sarrera: 3 €
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Peter Punk Tdiferenciak sorturiko familia guztiarentzat den komedia musikal bat da. Denok ezagutzen dugun testu klasikoa berrikusi egiten da gaur egungo begiradarekin. Oraingo honetan Wendi izanen da protagonista emakumeari garrantzia emanez, abentura eta gainditze testuinguruan. Wendi moderno eta adoretsua Inoiz Sekula herrira ailegatu dela bere amaren aurka errebelatu ondotik. Hiru arte kontatzea utzi zuen! Berotasun, xalotasun, musika punk, rock eta batez ere bizitasunez beteriko Wendiren iritsierak Inoiz Sekula herria era bat aldatuko du.

Zuzendaritza: Miguel Molina
Ekoizpena: TDiferencia
Antzezleak: Eva Azpilikueta, Maitane Perez, Laura Villanueva, Jaione Urtasun eta Iker Bengotxea
Egileak: Adriana Olmedo eta Maite Redin
Eszenografia: Bishop
Argiztapena: Lívory Barbez
Musika: Jon Zabala