Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Haurrentzako ikuskizuna: “Txangorritxo Rock” (TDiferencia)

txanogorritxorock

Eguna: otsailaren 1a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 17:00
Sarrera: 3 euro
Euskaraz
4-10 urteko haurrentzat
Iraupena: 60 minutu
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Nafarroako Gobernua (Jirabiran programaren barrenean)

Rockez eta magiaz beteriko abentura

“Bazen behin basoan bizi zen neska bat, burukodun kapa gorri bat jantzita ibiltzen zena. Txanogorritxo erraten zioten denek. Behin batean, Txanogorritxo amatxiri bisitan joan zitzaion, eri zegoelako. Saski batean eraman zizkion ogia, esnea, eztia eta limoi pixka bat… ona baita zintzurrerako. Horrela, zintzurra sendatuko zitzaion amatxiri, eta ahots betean kantatu ahal izanen zituen rock kantak…”
—Espetu, espetu! Hau ez zen Txanogorritxoren ipuina…?
—Bai, baina Txanogorritxo rockazalearena: parrandarako eta zalapartarako irrikaz dago gure Txanogorritxo. Dantzan jarriko gaitu gure eserlekuetan eta hankaz goiti paratuko du ipuina…bagenekien ipuina, ustez, baina ikusiko duzu zein oker geunden! Antzerkia, musika eta magia: beldurra, zeloak, emozioak, etab. kudeatzeko bitartekorik aproposenak.

Textuaren egileak: Adriana Olmedo/ Maite Redin
Koreografia: Nerea Bonito
Antzezlariak: Ainhoa Ruiz, Monika Torre, Eva Azpilikueta.
Zuzendaria: Miguel Molina.
Eszenografia: Bishow.
Jatorrizko musika: Jon Zabala.
Produkzioa: TDiferencia