Euskaraz
Eguna: ekainaren 21a, ortzeguna
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
Ekainaren 23an Euskal Herriko xokoetan SUAK pizten dira. Baina zer ospatzen da? Eta zergatik su bat piztuz?
Euskal Herriko antzinako tradizio bat NON, euskal mitología HOR!
Hitzaldi kontatu honetan, San Joan suak eta euskal mitologiaren arteko loturari begirada bat emanen diogu, suaren sinbologia aztertuz eta suak euskal mitologian duen tokia begiratuz.
Kontalarien eskutik izanen denez, ipuin, mito eta istorioak agertuko dira, ziurrenik…sugarren artean.