Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hitzaldi marraztua: Juan Maria Roman Dornaku Olaetxea. Misiolari, hizkuntzalari eta idazle beratarra. Bizitza eta lanak (Mikel Lakasta eta Iñaki Martiarena, Mattin)

Euskaraz

Uscaldunac garen ezquero jardunaldiaren barrenean

Eguna: azaroaren 29a, ortziralea
Lekua: Beralandeta BERA
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Roman Dornaku Olaetxea idazle beratarraren bizitza eta lana izanen dira hizpide hitzaldi
honetan.

Merezi duen ezagutza nahikorik ez duen beratar honen biografiaren datu esanguratsuenak eta munduan barrena egindako bizitza ibilbide anitz eta aberatsa azalduko ditugu. Jarraian, hizkuntzalari eta idazle gisa egindako lan oparoa aurkezten saiatuko gara, hitza eta marrazkien bitartez, beti ere.

Parte-hartzaileak

Mikel Lakasta Pérez-Ilzarbe (Iruñea, Nafarroa; 1967). Zuzenbidean eta Euskal Ikasketetan
lizentziatua da (UPV/EHU eta Université de Pau et du Pays de l’Adour, hurrenez hurren) eta
Euskal Ikasketetako masterduna (Bordeaux-Montaigne unibertsitatea).

Euskaldunon Egunkariako langilea 1990 hamarkadan, han ezagutu zuen Mattin. Nafarroako
hezkuntza publikoko Bigarren Hezkuntzako irakaslea da azken hogeita hamar urteotan,
Lekaroz-Elizondon, Iruñean, Donezteben eta, egun, Urdazubi-Zugarramurdin.

Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin (Donostia, Gipuzkoa; 1967). Informazio Zientzietan
lizentziatua da eta euskarazko infografian aitzindaria izan zen, 1990ko hamarkadan,
Euskaldunon Egunkarian hain zuzen ere.

Haur eta Gazte Literaturan, testu ugari ilustratu ditu. Gaur-gaurkoz hainbat sormen tailer
eskaintzen du. Bere marrazkera bizi-bizia da. Era berean, etengabe ari da bilaka.

Bertzeak bertze, sorkuntza hauek aipatzen ahal dira : Memoriaren ibaia (Denonartean, 2023) Juan Luis Zabalarekin, Aurpegrafiak (Zortziko editions, 2023) eta Lamiak eta emagina (Denonartean, 2024) Ixabel Agirresaroberekin.
Mattin sormena (@mattin.sormena) on Instagram.