Lanak apirilaren 14ra arte entregatu ahal izanen dira
Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak “Irakurketa istant batean” Argazki Lehiaketa iragartzen du, pertsona guztiontzat zabalduta.
1. OINARRIAK
Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak lehiaketa berria antolatu dute aurtengo, argazki lehiaketa bat, hain zuzen ere.
– Gaia: Irakurzaletasuna bizitzaren egunerokotasunean: irakurketa edozein euskarritan islatzen duten argazkiak (liburuak, aldizkariak, egunkariak, e-bookak…), edozein ingurunetan (mendian, baserrian, hondartzan, autobusean, komunean, sukaldean…), edozein adinetan (haurrak, nerabeak, helduak, adinekoak…). Irakurtzeko grina edo norberaren garapenean liburuek duten eragina erakusten duten argazkiak.
– Formatua: koloretan eta xuri-beltzean entregatu ahalko dira; baita, nahi izanez gero, irudiak digitalki tratatu ahal izanen dira.
– Lanaren betebeharrak: lan guztiek jatorrizkoak, esklusiboak eta argitaratu gabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak. Ez dira onartuko originalak ez diren lanak, ezta bertze lehiaketetan parte hartu izandakoak ere.
Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak oinarri hauen eskakizunak betetzen ez dituzten lanak baztertu ahal izanen dituzte, baita lan desegokiak ere (sexistak, arrazistak, homofoboak, etab.).
2. BALORAZIOA
Ondoko hau baloratuko da:
– Lehiaketaren gaia islatzea
– Originaltasuna
– Irudimena
– Sormena
– Kalitate teknikoa
3. EUSKARRIA, EDUKIERA ETA ERRESOLUZIOA
Euskarria: argakiak jpg formatuan bakarrik onartuko dira. Ez dira onartuko bertzelako euskarritan entregatutakoak.
Edukiera: argazki bakoitzaren gehienezko edukiera 3 MBkoa izanen da
Erresoluzioa: erresoluzio minimoa 2000 x 1500 pixelekoa izanen da.
4. LANAK NOLA AURKEZTU
Lehiaketan aurkeztuko diren lanak soilik ondoko helbide elektroniko honetara bidali ahalko dira: berakoagenda@gmail.com
Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahal izanen ditu, argazki bakoitzeko mezu bakarra bidaliz. Parte-hartzaile batek hiru argazki baino gehiago aurkeztuko balitu, lehenbiziko hiruak onartuko ziren lehiaketan.
Mezu bakoitzean ondoko datu hauek bidali beharko dira:
– Egilearen datuak: goitizena, izen-abizenak, adina, etxeko telefonoa, sakelekoa eta e-posta.
– Laneko datuak: izenburua, deskribapena (hautazkoa).
Lehiaketan parte hartuko duten adingabeek eta argazkietan agertzen diren adingabeek euren tutore edo gurasoen baimena izan beharko dute.
5. ENTREGATZEKO EPEA
Bidaltzeko epea 2016ko apirilaren 14an, ortzeguna, bukatuko da.
6. SARIAK ETA SARIDUNAK
Bi sari izanen dira:
1. saria: e-book bat.
2. saria: liburu sorta.
Sari banaketa apirilaren 22an, ortziralea, 17:30ean izanen da.
7. EPAIMAHAIA
Lehiaketa honetarako espresuki Epamahaia osatuko da, betiere argazkiko edizioetan eta arteetan loturiko kideez osatua. Epaimahaiak sariren bat (edo biak) jabegabe uzteko eskubidea izanen du.
Epaimahaiak goitizenekin jasoko ditu lanak eta bi saridun aukeratuko ditu. Erabaki hau atzeraezina izanen da.
8. DATUEN BABESA, JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK UZTEA ETA IRUDI ESKUBIDEAK UZTEA
Berako Herri Liburutegiak zein Berako Kultur Batzordeak jasotako argazkiak erabili ahal izanen ditu publizitate edo kultur promoziorako.
Gisa berean, saridunen datu pertsonalak eta irudiak argitaratu ahalko dituzte komunikabideetan eta bi erakundeek kudeatutako web orri eta sare sozialetan.
9. ARGIBIDEAK
Edozein zalantza, galdetu lasai Berako Herri Liburutegian.
Berako Herri Liburutegia
Tel.: 948 62 55 02
Ordutegia
Astelehenetik ortziralera: 15:00 -18:30
10. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak betetzea dakar.