Nafarroa topaketak jardunaldietako bi solasaldi izanen dira Beran
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa
Laguntzaileak: LaCaixa Fundazioa eta Nafarroako Liburutegi Publikoak
Argibide gehiago: www.losencuentrosdepamplona.com
Hizkuntza: gaztelania
Doako sarrera aforoa bete arte
Solasaldia: Algoritmoen gobernua (Marta Peirano)
Aurkezlea eta gidaria: Maria Ptok
Eguna: azaroaren 14a, ortzeguna
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 18:30
Ukiezinak eta ezezagunak dira gehienentzat, baina mundua gobernatzen dute, makinek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza baitira. Algoritmoek datu kopuru handiak prozesatzeko balio dute, eta, adibidez, hiriko trafikoa antolatzeko. Baina baita zaintza sistemak, publizitate pertsonalizatuak, aplikazioak eta portaera prediktiboetan oinarritutako sare sozialak diseinatzeko ere, eta, noski, adimen artifizialak trebatzeko. Nork kontrolatzen du sistema konputazional erraldoi hori? Zer eragin du demokrazian, eskubideetan edo eremu publikoan?
Solasaldia: Urrezko aroaren bila. Grand Tourreko bidaiariak (María Belmonte)
Aurkezlea eta gidaria: Roberto Valencia
Eguna: azaroaren 15a, ortziralea
Lekua: Herri liburutegia BERA
Ordua: 18:30
Grand Tourra XVII. mendean hasi zen tradizio kultural gisa, eta, horren arabera, aristokrata gazte baten hezkuntza ez zen osotzat jotzen Antzinaro klasikoko — Italia eta Grezia — leku nabarmenetara bisita egin gabe, ondare grekolatinoa in situ ikusteko. Baina ikasle dirudun horiei berehala batu zitzaizkien diplomatikoak, naturalistak, poetak, musikariak, margolariak eta mota guztietako bilatzaileak, eta hasiera batean bidaia hezitzaile gisa hasi zena bidaia iniziatiko eta birsortze kutsua hartzen joan zen, non aurreko nortasuna atzean utzi eta beste era batera itzultzen zen. Bidaiari horien guztien artean, historia-, literatura- eta arte-lan sare trinko bat sortu zen, Europako kultura-mugimendu garrantzitsuenetako bat sortzeko.