KONTZERTUA: Dama beltzak (Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxez)

Eguna: otsailaren 2a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Iraupena: 70 min
Sarrera: 5 €
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Musika bikaina egiteaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da DAMA BELTZAK. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, bertzeak bertze, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Ahazturan gera ez daitezen, bortz emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dituzte. Estitxuren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte euren dama beltzen abestiak.