Ganbera musika
Txistularia (Ion Irazoki), biolin jolea (Yorrick Troman) eta piano jolea (Amaia Cordoba)
Dantzariak (Lorea Lizarreta eta Oihana Santxotena)
Eguna: azaroaren 7a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00 (egunean bertan lehiatilan salgai 18:00etatik aitzinera)
Iraupena: 60 min
Sarrera: 5 €
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Hiru ibilbide arrunt desberdin biltzen ditu ezohiko hirukote honek: Amaia Cordoba piano jolearen errepertorio klasikoa, NOSeko Concertinoa den Yorrick Troman-en mundu sinfonikoa eta Ion Irazoki txistulariaren musika tradizionala. Itxuraz hiru mundu hagitz desberdin, baina funtsezkoenak batutakoak: hiruen interesa sortzen duen errepertorio musikal trinkoa. Aita Donostia, Hilario Olazarán Lizarrakoa, Eduardo Gorosarri edo Jesús Guridi izanen dira emanaldiaren protagonistetako batzuk, jotzaileek espresuki prestatutako moldaketa berritzaileekin.