Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Guda eta bakea (Oiasso kamerata)

Eguna: martxoaren 25a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera: 5 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Argibide gehiago: www.oiassokamerata.com
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da; hiri honek erromatar garaian Oiasso izena zuen. Kamerataren ibilera 2014an hasi zen Raffaela Acella zuzendari artistiko zutelarik. 2016an zuzendaritza artistikoa Tomas Ruti Vilarrek jasotzen du soinu kalitatearen helburua aurrera eramanez.

Bere ibilbidean Kamerata herrialde ezberdinetan edota bertze kontzeptu batzuetan oinarritutako esperientzia musikalak eskaintzen saiatu da. Horrela, honako programak aurkeztu ditu: Egitarau Latinoa, Viaggio Musicale, God save the strings!, Con aire de tango, Marina Beheretche biolinista haundiaren laguntzarekin eta Gerra eta Bakea, errusiar konpositoreen musikaren adibide.

Euskal musikaren arloan, Valentín Larrearen musika interpretatzeko erronkari heldu dio, bere harizko obra ezagutzera emanez.

Ondorengo ziklo eta jaialdietan hartu dute parte: Donostiako Musika Hamabostaldia, Barroko aire (Ordizia), Durangoko Musika Hamabostaldia, Zarauzko Udako Musikaldia, Irungo Ricardo Requejo ganbara zikloa, Azkoitiko Udaberriko Musikaldia, Igartzako Musika zikloa (Beasain), Tolosa, Hondarribia…

Halaber, bakarlari ezberdinekin eman ditu kontzertuak, Eduardo Mocoroaren musikarekin disko bat grabatu du, eta Opus Lirica konpainiarekin elkarlanean Pergolesiren “La Serva Padrona” opera interpretatu du Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Bere hezkuntza proiektuan haurrei zuzendutako kontzertu didaktikoak aipatu behar dira.

Programa: Shostakovich, Borodin eta Tchaikovsky-ren obrak