Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Izaki Gardenak

Kontzertu hau Kultur programaren barrenean dago, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak antolatua eta Nafarroa osoan barna hedatzen den zirkuitu musikala eskaintzen du, herritarrek kalitatezko musika-proposamenak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten gure lurraldeko musika-tradizio nabarmena han bilduta.

Eguna: 2019ko ekainaren 27a, ortzeguna
Lekua: Herriko etxeko plaza
Ordua: 20:30
Argibide gehiago: www.izakigardenak.com
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala

Izaki Gardenak 2012an sortu zen Jon Basagurenek konposatutako abesti batzuei forma emateko. Urte bereko irailean abesti horietako bortz grabatu zituzten Iñaki Llarenaren estudioan. Grabazio haiek Oihuka/Elkarrek argitaratutako Itsasargiak izeneko EPan azaldu ziren.

2013ko udan, Donostiako Elkar estudioan sartu ziren Amaieratik hasi taldearen lehen diskoa grabatzeko Víctor Sánchezekin. Diskoa urte bereko urrian kaleratu zen eta taldea Euskal Herrian gehiago ezagutzeko balio izan zuen.

2015eko udazkenean Aurri gara kaleratu zen, aurrekoa bezala Elkarren grabatutakoa Víctor Sánchezekin. Lan horrek oso kritika onak jaso zituen eta amerikar/folk estiloko estatuko disko onena aukeratu zuen Mondo Sonoro aldizkariak. Bira luze baten ondoren, 2017ko martxoan atseden hartzea erabaki zuten. 2019an, Dena oskol kaleratu dute eta agertokietara itzuli dira.