Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: JAC

Eguna: irailaren 3a, ortzirala
Lekua: Herriko etxeko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 75 min
Argibide gehiago: www.bluesjac.com
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Jaime Alvarellos Correcher (JAC) abeslaria, gitarrista eta musika irakaslea da, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, Musikenen, “Gitarra Jazz” espezialitatean titulatua. Musika beltza jotzen du, batez ere blues, ragtime eta soul. Urte askotan zehar aunitz miresten dituen musikariekin jo du, hala nola J. A. Bátiz, Dani Lizarraga, Kike Arza, Alejandro Mingot, Iosu Izagirre, Iker Uriarte, Oskar Lakunza, Javier Ramos, Ludovic Bource, Simone Negrín, Xacobe Martínez, Pablo Castaño, Manolo Gutiérrez, Ramón Bermejo, Leire Telletxea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, etab.

TolosandBlues Jaialdia, Cameros Blues Jaialdia, Burlata Blues Jaialdia, Udazkena Blues, Feito a Man (Compostelako Donejakua), Jazzaharrean (Gasteiz), Kultur (Nafarroa) bezalako jaialdietan jo izan du eta baita Baluarte (Iruñea), Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Teatro Principal (Compostelako Donejakue) bezalako areto eta lokaletan ere.

Raw JACen bakarkako lehen lanaren izena da. Bluesaren klasiko handien eta joan den mendearen lehen erdiko Piedmont estiloaren artean hautatutako 14 abestiz osatutako erro-diskoa da.