Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontzertua: Jarrera bidea da (Nahiak nahi)

Bira Nafarroan barna programaren kontzertua

Eguna: urriaren 23a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Sarrera: 5 € (aitzinetik Agara prentsan salgai)
Argibide gehiago (Bira Nafarroan barna): www.culturanavarra.es
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Nahia Ojeta Burlatako (Nafarroa) musikari familia bateko bigarren belaunaldiko kide dugu. Bere aitak, Patxik, orain dela urte zenbait Mugre eta gerora Viejo Taylor taldeak sortu zituen. Bere osaba-izebek, Iñakik, Juanjok eta Arantxak, bertze talde andana batean parte hartu izan dute. Zerrenda honetan aurki ditzakegu Bunker Band, La Venganza de la Abuela (El Drogas-ekin), La prima Janis, Reina Flower, Leña al mono eta abar.

Nahia, NAHIAK NAHI taldeko burua, bere aitarekin batera Viejo Taylor taldeko bateria izan da. BONIrekin (Barricada taldeko kide ohia) ere batería jotzen aritu da, orain dela hiru urte estatu osoan zehar eginiko azken bi diskoen biran. Tartean, Nahiak gerora Iruñerriko ostatu eta sozietateetan gitarra akustikoarekin kantatuko zituen melodiak zituen barnean.

Aurtengo uda eta udazkenean zehar, Rubén Mantilla (Kerobia, The Icer Company), Iñaki Pulido (Hibakusha, Attikus Finch, Governors), Iñaki Santos (Hibakusha, Swingaraia) eta Jaitxo Segura (Enemigos Intimos) taldekideekin batera disko berria prestatu du: Jarrera Bidea da. Diskoan Nahiaren ideiak eta abestiak zehaztu egin dituzte, oraingoan pop rock indartsu baterantz bideraturik. Diskoan Arkaitz Ezkaik, Chica Sobresaltok eta Adrián Vallejok (MUSIIKKI estudioko teknikariak) parte hartu dute. Iker Morenoren diseinu fin eta garbiak borobildu du lan hau.

Melodia onak, freskotasuna galtzen ez duen interpretazio trebea eta euskal musikan originala suertatuko den abeslariaren erregistro eta estiloarekin dator taldea.